Txistorra usainak Urdanibia plaza bereganatuko du larunbatean
San Tomas egunerako emanaldi ugari antolatu ditu Irungo Udaleko Kultura sailak, goizetik gauera bitarte.
Larunbatean (hilak 21) San Tomas egunak beste urte batez txiki utziko du Urdanibia plaza. Milaka lagun bilduko dira Mosku inguruan, baserritarrez jantzita noski, sabelak txistorra eta sagardoz betetzeko prest. Irungo Udaleko Kultura sailak egun osoko egitaraua prestatu du, askotariko emanaldi eta ekitaldiekin. Honakoa da larunbateko egitaraua:
- 08:30: Nekazaritzako produktuen lehiaketa-erakusketa egingo dute.
- 09:30: Lehaiketa-erakusketan parte hartu duten postuak irekiko dituzte.
- 10:30: Ezti dastaketa egingo dute, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatuta.
- 11:30: Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia.
- 12:00: Adaxka Dantza Taldearen emanaldia.
- 12:30: barazkien, Animalien eta Eztiaren lehiaketen sari banaketa.
- 12:45: Eraiki Dantza Taldearen emanaldia.
- 18:30: Irungo Udal Musika Eskolak saioa eskainiko du.
- 19:00: Auntxa Trikitixa Taldearen emanaldia.
- 19:30: Ibarla Meaka Dantza Taldearen emanaldia.
- 20:00: Meaka Euskal Dantza Taldea eta Bidasoako Trikitilariak taldeen emanaldia.
- 20:30: Meakako Adixkideen emanaldia.
- 21:00: Kemen Dantza Taldearen emanaldia.
- 21:45: Burrunba elektro txarangak gaua girotuko du.