Larunbatean, San Pedro kalean, San Tomas
San Tomas Egunean, ohikoa den moduan, feria egingo dute Hondarribian. San Pedro eta Santiago kaleak izango dira jaiaren erdigune.
San Tomas Eguna da larunbatekoa, eta Hondarribian ere, txistorrari eta neguko solstizioari lotutako jaia egingo dute. San Pedro kalean izango da epizentroa.
09:00etan zabalduko dute barazki eta produktu azoka, eta aldi berean, animalien erakusketa ere egongo da. 11:00etan, berriz, Arrantzale Auzoko plazan txosna zabalduko dute, Fenomena Kultur Elkarteak kudeatua.
13:00etan, herri kirolak Santiago kalean. Beñat Telleria eta Jesus Mari Mujika harri jasotzaileak izango dira, eta Aratz Mugertza eta Izeta IV aizkoran. Fausto Mugertzak gidatuko du kirol saioa, hura da esataria.
16:00etan, haurrentzako herri kirolak egingo dituzte San Pedro kalean, eta Meakako Adixkideak dantza taldearen saioaren ondoren, Arrantza Auzoan Obaneuke taldearen ikuskizuna izango da.