Aurten ere irundarrek apaindu dute 2020ko egutegia
13 irundarren argazkiekin osatu dute 2020ko udal egutegia. Datorren ostiralean hasiko dira banatzen.
Datorren hilaren 20an (ostiralean) kaleratuko dute 2020ko udal egutegia, Irun Berdea titulupean. HAZ bulegoan banatzen hasiko dira, 11:00etatik aurrera eta guztira, 11.000 ale banatuko dituzte herritarren artean.
Azken bi edizioetan bezalaxe, herritarrak izan dira protagonista nagusiak. Irundarrek bidalitako argazkiekin apaindu dituzte hilabeteak. Orotara, 288 argazki jaso dituzte, eta guzti horietatik, 13 aukeratu (12 hilabete + portadako irudia).
Ondorengoa da, egutegiko hilabete bakoitzeko argazkilaria:
- Portada: Mila Izaguirre Zaldua
- Urtarrila: Iñigo Alzugaray Salcedo.
- Otsaila: Imanol Ortiz Fernandez.
- Martxoa: Roman Diaz Garcia.
- Apirila: Jose Luis Alvarez Garmendia.
- Maiatza: Jose Javier Bercianos Arregui.
- Ekaina: Ane Arozena Bengoetxea.
- Uztaila: Ignacio Campo Navarrete.
- Abuztua: Patxi Martinez Gil.
- Iraila: Mikel Dieguez Gutierrez.
- Urria: Heidi Otaduy Diez.
- Azaroa: Victor Mancebo Pastor.
- Abendua: Begoña Abraido Sanz.