Etxeetan energia berriztagarriak ezartzeko aukerak, tailerrean
Gipuzkoa Argituren barruko tailerra egingo dute Hondarribian hilaren 18an. Aldez aurretik izena eman behar da. Energia berriztagarriei buruzkoa da.
Hilaren 18an, Gipuzkoa Argitu programaren barruko saioa egingo dute Hondarribian. Etxeetan energia berriztagarriak ezartzeko aukerei buruz informatzeko tailerra izango da, eta 18:30ean udaletxeko areto nagusian egingo dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, antolatu dute hilaren 18ko saioa. “Energia berriztagarriak zure etxean… posible da! tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da”, azaldu du Juan Luis Silanesek, Ingurumen zinegotziak: “Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan”.
Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko ditu gaian espezializatutako aditu batek, eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko dute.
Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek gaur dute izena emateko azken eguna. Saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik partaideen kopurua ezagutzea.
Izena emateko bi bide daude:
- Posta elektroniko mezu bat bidaliz.
- Telefono dei bat eginez: 628 532 303 telefono zenbakira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 17:00etara.