Bidasoa ibaia eta ingurua garbitu dute, 'Izan Aldaketa' programaren barruan
Proiektuaren helburua «herritarren aktibazioa» dela zehaztu dute antolatzaileek, egunerokotasuneko keinuekin planetaren ongizaterako ekarpena egitea alegia.
Aldaketa klimatikoari aurre egiteko ekintza berezia egin zuten atzo irundarrek. Aldundiak, udalarekin eta Ekomodo eta Bask enpresekin batera sortutako Izan Aldaketa egitasmoaren barruan, zabor bilketa egin zuten Bidasoa ibaian, Zaisan eta Behobian. Hiriko hamarka gaztek hartu zuten parte atzoko ekintzan.
Proiektuaren helburua «herritarren aktibazioa» dela zehaztu dute antolatzaileek, egunerokotasuneko keinuekin planetaren ongizaterako ekarpena egitea alegia. Eta horretarako, Gipuzkoako kostaldeko beste udalerritan egindako bilketa jarraitu dute, kasu honetan Irunen.
Zabor bilketan jasotako guztiarekin poltsa berrerabilgarriak sortuko dituzte. Birziklatze prozesua Eko-REC enpresan egingo dute. Bide batez, enpresa bisitatzeko aukera izango dela jakinarazi dute egitasmoaren bultzatzaileek, uztailaren 4an zehazki.