Iñaxi Elgarresta jostuna omenduko dute etzi
55 urteren ondoren jostorratzak utziko ditu datorren udaberrian. Bizitza osoan zehar egindako lana eskertuko diote herritarrek eta senideek ostiralean.
Hondarribiko, inguruko herrietako eta kanpoko herritarrentzako josten eman du bizitza osoa Iñaxi Elgarresta hondarribiarrak. 55 urteren ondoren jostorratzak uztea erabaki du eta urte hauetan guztietan egindako lana eskertze aldera omenaldia antolatu dute senideek eta lagunek. Hitzordua hilaren 13rako, etzi, finkatu dute Kasino Zaharrean, 18:00etan abiatuta. «Gauza sinplea baina goxotasunean egitea» da helburua senideek azaldu dutenez, «hurbileko jendea etor dadin».