Inauterien inguruan hitz egiteko bilera egingo dute Amute-Kostan
Edozeinek parte har dezakeela gogorarazi nahi izan dute auzo elkarteko kideek, eta datozen Inauterietarako aukerak aztertzea dela helburua azaldu dute.
Amute Kosta auzo elkarteak biltzera deitu du datorren igandean, hilaren 15ean. 2020. urteko Inauteriak izango dituzte hizpide, batez ere aukera ezberdinak aztertu eta gai bat aukeratzeko. Edozeinek parte har dezakeela gogorarazi nahi izan dute auzokideek, eta «betiko poza eta alaitasunari» eusteko auzoko konpartsan desfilatzera animatu dituzte bertakoak. Iganderako finkatu dute hitzordua auzo elkartearen egoitzan, 12:00etan.