Euskaltegian izena eman daitekeela oroitarazi du udalak
Hondarribiko Udal Euskaltegiaren bigarren matrikulazio epea zabalik dagoela gogora ekarri du udalak ohar baten bidez. Horretarako euskaltegiaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era dela azaldu du. Informazio gehiagorako 943641216 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek edo posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri. Eskolak 2020ko urtarrilaren 8an hasiko dira.