[Bideoa] Lehen mailako kirolariek bat egin dute Sare-ren futbito txapelketarekin
Sare-k antolatutako txapelketak interes handia sortu du azken astean. Kirolaren munduarekin lotutako pertsonai ezagun askok babestu nahi izan dute.
San Tomas Eguneko Futbito Txapelketak interes handia sortu du azken astean. Jada 20 talde baino gehiagok eman dute izena, eta dozenaka babesle batu dira euskal presoen aldeko egitasmo berezian. Bada, gaur bertan, kirolaren munduarekin lotutako pertsonaia ezagun askok bat egin nahi izan dute txapelketarekin, Sare-k argitaratu berri duen bideo batean.
Bideoan honakoak ikus daitezke txapelketa babesten: Irati Alcantarilla futbolari eta bertsolaria, Mikel Elizegi eta Gorka Arretxe squash jokalariak, David Zurutuza, Gorka Larrucea, Ekhi Senar, Mikel Azkoiti, Asier Etxaburu, Leire Landa, Irati Toledo eta Erkuden Lasa jokariak, Ander Elosegi piraguista, Borja Olazabal udaleko kirol ordezkaria eta Ricardo Garcia.
Gogoratu oraindik txapelketan izena eman daitekeela. Apuntatzeko, helbide honetara idatzi beharko dute interesdunek.