25.345 bidaiari igaro dira Hondarribiko terminaletik azaroan
Iazko datuekin alderatuta %20,7 hazi da erabiltzaile kopurua; urtarriletik azarora bitartean 299.486 lagun pasa dira denera aireportutik.
Iaz baino datu positiboagoak ematen ari da Hondarribiko aireportua, AENA agentziak zabaldu duenez: aurten 299.486 erabiltzaile eduki ditu azarora arte, iaz baino %10,6 gehiago. Azken hilabeteko datuei erreparatuz gero, 25.345 bidaiari igaro dira Gipuzkoako terminaletik, iazko azaroarekin alderatuta, %20,7ko hazkundea da hori.
Operazioei dagokienez, urtarrila eta azaroa artean %1,3 igo dira, 6.078ra arte. Hala eta guztiz ere, aireratze eta lurreratze maniobrak azaroan 420 izan dira guztira, iazko azaroan baino %0,9 gutxiago.