Trafiko mozketak Harresilanda eta Javier Ugarte kaleetan
Udalak jakinarazi duenez, hobekuntza lanak direla-eta zenbait murrizketa eta mozketa egin beharko dituzte aste osoan zehar.
Harresilanda eta Javier Ugarte kaleetan zenbait hobekuntza aurrera eramango dituztela jakinarazi du Hondarribiko Udalak, eta beraz, trafiko murrizketak eta mozketak egongo dira aste osoan zehar. Hala, gaur, bihar eta ostiralean Javier Ugarte kalearen txanda izango da, eta etzi eta ostegunean ordea, Harresilanda kalearena.