Plastikoak itsasoan sortutako kutsadura aztertuko dute 'Moby Dick'-en azken saioan
Greenpeaceko Lorea Flores eta Aztiko Oihane Cabezas ariko dira hizlari gisa osteguneko solasaldian, liburutegian.
Plastikozko itsasoak: kutsaduraren arazoa gaur izenburupean solasaldia eskainiko dute Greenpeace erakundeko Lorea Floresek eta Aztiko Oihane Cabezasek. Leire Cano ariko da bertan moderatzaile lanetan, eta plastikoak itsasoan eragindako kutsaduraren arazoa izango dute hizpide.
Herman Melville idazlearen jaiotzaren urteurrenaren harira antolatutako Moby Dick zikloaren azken solasaldia izango da ostegunekoa. Hala, Hondarribiko Udal Liburutegian finkatu dute hitzordua, 19:00etan abiatuta.