Euskararen Kriseiluaren aurtengo ibilbidea bukatutzat emateko jaialdia egingo dute etzi
Euskararen sua piztuta mantendu dute Hondarribiko hiru ikastetxeetako 100dik gora familiek; aurtengo ibilbidea bukatutzat emateko festa egingo dute Itsas Etxean.
Euskararen sua piztuta mantendu dute 102 familiek Hondarribian urritik orain arte. Euskaltzaleen Topaguneak eta Hondarribiko Udalaren Euskara zerbitzuak elkarlanean antolatutako Euskararen Kriseiluaren bigarren ekitaldia izan da aurtengoa. Sua bizirik mantentzeagatik eta iniziatibaren aurtengo ibilbidearen bukaera ospatzeko, jaialdia antolatu dute etzirako asteazkenarekin, 17:30ean, Itsas Etxea Auditoriumean.
Talaia, Egiluze eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako 100dik gora familiek parte hartu dute Euskararen Kriseiluan. Lau eta zortzi urte arteko umeak dituzten familiak izan dira partaide, eta kriseilua etxean zaintzeko astebeteko txandak egin dituzte urritik hona. Euskararen sua piztuta mantentzeko helburuarekin, etxeko ohiturak aztertu eta hizkuntzaren transmisioa ziurtatzeko hamar konpromiso hartu dituzte. Euskararen sua piztuta mantentzea da dinamikaren helburu nagusia.