Abotsanitz: «Zaldunbordan udal lizentziarik gabe eraikitzen hasi da Higertoki»
Herritar baten salaketaren ondoren udal arkitektoari galdera egin diola dio taldeak; lan horiek «udal lizentziarik gabe egiten ari direla» erantzun duela langileak esan du batzarrak.
Zaldunborda eremuan «udal baimenik gabeko» eraikin bat egiteari ekin diola Higertoki SL enpresak salatu du gaur Abotsanitzek. Herritar batek egindako salaketaren harira udal arkitektoarekin hitz egin dutela adierazi dute alderdiko kideek oharrean: «lan horiek udal lizentziarik gabe egiten ari direla onartu du».
Abotsanitzek udal gobernuaren jarrera salatu zuen iragan hilabetean eremuan egindako baimenik gabeko lanak medio. Halaber, Higertoki SL enpresaren aurkako salaketa aurkeztu zuen iraila bukaeran Irungo Ertzain Etxean. Honen guztiaren aurrean, Txomin Sagarzazu alkateak zuzendutako gobernu taldeak «legea bete zuela» erantzun zion udal alderdiari.