San Tomas eguneko sei txosnek badituzte jabeak
Zozketa bidez aukeratu dituzte hilaren 21ean Urdanibia plazan txosna jartzeko onuradunak.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, dagoeneko San Tomas (hilak 21) egunean txosna jarriko duten elkarteen izenak aukeratu dituzte. Zozketa bidez egin dute aukeraketa prozesua, eta ondorengo seiak izan dira onuradunak:
- Hazia Kultur Elkartea.
- Santiagotarrak elkartea.
- Gure Esku Dago.
- Txingudi Sahararekin Tadamun.
- Goiztirin Hazi.
- Elatzeta elkartea.