Euskara, generoa eta umorea bildu dituzte 'Bakean dagoenari bakean utzi' obran
Gaur eskainiko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik euren azken obra. 19:30tan hasiko dute emanaldia.
Euskara, generoa eta umorea uztartuko dituzte gaur Amaia Kultur Zentroan. Izan ere, Bakean dagoena bakean utzi antzezlana eskainiko dute gaur 19:30tatik aurrera Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek.
Obran sei bakarrizketa aurkeztuko ditu bikoteak, eta horietan euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak landuko dituzte, ordubete inguruko emanaldian. “Elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute Bakean dagoenari bakean utzi ikuskizuna. Egunerokotasunetik eta jolasetik, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen saiatzen dira, betaurreko umoreak jantzita”, diote sortzaileek Facebook-eko kontuan.
Emanaldia Gaurko Andreak Berdintasunaren Alde elkarteak antolatu du. Sarrera guztiz doakoa izango da.