Durangoko Azokan parte hartzen ari da Arma Plaza fundazioa
Hamahiru argitalpenekin parte hartuko du fundazioak azokan, horien artean daude, hamar liburu, bi unitate didaktiko eta karta joko bat.
Durangoko Azokan egongo da Arma Plaza fundazioa datozen egunotan. Hamahiru argitalpenekin parte hartuko duela azokan jakinarazi du fundazioak: hamar liburu, bi unitate didaktiko eta Kapen izeneko karta jokoa. Frantsesera, gaztelaniara eta ingelesera itzulitako bertsioak kontuan hartuta, 21 argitalpen dira denera aurten kaleratutakoak.
Hondarribiarekin lotutako gaiak dira denak. Arma Plaza fundazioak argitaratutako azkena Mikel Jauregiren Hondarribiko hatxeruak izan da. Horrez gain, hainbat publikazio berrargitaratu dituela ere adierazi du fundazioak, hala nola: Constantino Virtoren Arrantzaleak (2013) eta Kapen (2018) behin berrargitaratu dira, eta Javier Sagarzazu eta Ylenia Benitoren Hondarribia, ñabarduren hiria (2017) bitan.
Hizkuntzen araberako banaketa ondokoa da:
- Euskaraz zortzi argitalpen.
- Gaztelaniaz sei argitalpen.
- Elebitan (Eus./Gaz) lau argitalpen.
- Frantsesez bi argitalpen.
- Ingelesez argitalpen bat.