Zaldunbordaren inguruan eztabaidatzeko ez ohiko bilkura eskaria egin du oposizioak
Hilaren 19an egingo den edo ez argitzeko dago oraindik, baina proiektuaren gaineko elkarrizketa abiatzea da oposizioko udal taldeen helburua.
EH Bildu, Abotsanitz eta PSE-EEren udal taldeek Zaldunbordako proiektuaren gainean eztabaidatzeko galdegin du, Antxeta Irratiak argitara eman duenez. Osoko bilkura eskaria erregistratu du horretarako oposizioak, eta hilaren 19an egiten edo ez ikusteko dago oraindik.
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak Zaldunbordan egitekoa den outlet erraldoiaren inguruan solasean aritu zen iragan astean aipatutako herri komunikabidean eskainitako elkarrizketan. 2017an Hirigintza Antolamendu Plan Orokorra (HAPO) eztabaidatu zenean aztertu zela proiektua adierazi zuen Sagarzazuk, eta haren ustetan, «eztabaida ireki batek ez du deus berririk ekarriko», Antxetak jaso duenez.