Topoaren tren bideak lekuz aldatzearen aldeko apustua egin du EAJ-k
Via Irun proiektuarekin kezkatu azaldu dira jeltzaleak. ADIFek izan ezik, erakunde guztiek lekua aldatzearen alde egin dutela diote, "Irunerako aukerarik onena dela gailenduz".
Via Irun proiektuak bizi duen egoerarekin kezkati azaldu berri da Irungo EAJ taldea. Xabier Iridoy bozeramaileak eta Miren Guezuraga zinegotziak agerraldia egin dute gaur, orain arte udal gobernuak egindako kudeaketa salatzeko.
Lehenik, Via Irun proiektua Irungo hirigunea birsortzeko “erronka handi bat” dela nabarmendu du Iridoyk, “erdigunea berreskuratzeko giltzarria”.
Joan den ostiraleko Bozeramaileen Batzordean, Jose Antonio Santano alkatearen arabera, udalak, Adif-ek, Eusko Jaurlaritzak -ETSk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen duten batzordean, ETSk Irungo erdigunea bitan banatzen duen Topoaren bidea trenbide gunera eramateko eta ondorioz hiriko zuloa kentzeko proiektua aurkeztu zuela gogoratu dute jeltzaleek. Halere, bi alternatiba posible daudela diote jeltzaleek: topoaren bideak lurperatu edo trenbide gunera leku aldatu. Bi horietatik, ADIFek izan ezik, erakunde guztiek lekua aldatzearen alde egin dute, “Irunerako aukerarik onena dela gailenduz”.
Hori dela eta, EAJk topoaren tren bideak lekuz aldatzearen aldeko apustua egiten duela zehaztu dute gaurko agerraldian. “Hainbat arrazoirengatik gainera, besteak beste, Lopez de Becerra kalearen eta haren inguruaren zati bat eta baita Jacobo Arbelaitzen atzeko aldea ere, berreskuratuko liratekeelako”, dio Guezuragak. Alternatiba horrekin Irunek 60.000 metro koadroko eremua berreskuratuko lukeela nabarmendu dute.