Nola eman oxigenoa euskarari Himalaian ardatz duen dokumentala emango dute
Euskararen Eguna dela-eta hamabi mendizale euskaldunek eta bederatzi sherpek partekatutako espedizioaren inguruko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, Itsas Etxean.
Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere izenburupeko ikus-entzunezkoa emango du bihar Hondarribiko Udalak, Euskararen Egunaren harira Itsas Etxean, 19:00etan abiatuta. Sarrerak debalde izango dira.
Hamabi mendizale euskaldunek eta bederatzi sherpek Himalaiara egindako espedizioaren nondik norakoak jasotzen ditu dokumentalak. Iazko urria eta azaroa artean hilabetez partekatutako abenturak hainbat helburu zeuzkan, tartean: euskara eta mendizaletasuna uztartzea, herrien arteko elkartasuna, hizkuntza gutxituei babesa ematea, ikasleen autogestioa, eta euskara munduan zabaltzea.