Jostailu bilketa egiten ari da Gurutze Gorria
Jostailuak berriak izateaz gain, "ez belikoak eta ez sexistak" beharko dute izan.
![Gurutze Gorria jostailu kanpaina](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2015/12/DSC_0062.jpg)
Gabonei begirako jostailu bilketa egiten ari da azken egunotan Gurutze Gorria Irunen. Aurten, jostailu berriak baino ez dituzte bilduko, “haurren artean bereizketarik ez sortzeko”. Jostailuak 0-17 urte bitarteko haurrentzako bideratuko dira. Jostailuak berriak izateaz gain, “ez belikoak eta ez sexistak” beharko dute izan.
Irungo Gurutze Gorrian egin beharko da jostailuen entrega. Biltzeko ordutegia, ondorengoa: astelehenetatik ostiralera 10:00etatik 16:00etara eta astelehenak eta asteazkenak 19:00ak bitarte.