[Bideoa] 25 urteren ondoren, bueltan da San Tomas eguneko futbito txapelketa
Mende laurdeneko etenaldiaren ostean, presoen aldeko txapelketa Uranzu pilotalekura bueltatuko da, Sare-ren egitasmoz.
1980-1990ko hamarkadetan mitikoa izan zen futbito txapelketa berreskuratu du Irungo Sarek, 25 urteko etenaldiaren ostean. Hala, datorren hilaren 21ean, San Tomas egunean zehazki, presoen aldeko Santo Tomas Futbito Txapelketa egingo dute Uranzu pilotalekuan. 9:00etan hasiko dute lehiaketa, eta 19:00ak bitarte luzatuko dute.
Izen emateak jada egin daiteke, helbide honetara idatziz, hilaren 13ra bitarte. Hilaren 16an aldiz, taldeen arteko zozketa egingo dute. Taldeak, honakoak beharko dute izan: bost jokalari eta atezain bat.
Ostegunean (hilak 5) aurkeztuko dute ofizialki txapelketa. Orduan informazio gehiago emango du HITZAk.