[Galeria] Aurten irabazitako hamar banderak bedeinkatu dituzte
Bedeinkapen ekitaldian, Hondarribia Arraun Elkarteko kirolari eta zuzendaritzako kideez gain, Arrantzale Kofradiako ordezkariak eta udal hautetsiak izan dira.
Hondarribia Arraun Elkarteak aurten eskuratu dituen banderak bedeinkatu ditu gaur. Orotara, hamar irabazi dituzte gizon zein nesken taldeek. 12:30ean heldu dira Kale Nagusiko parrokiarra, Abiyuan Fanfarreak bidea girotu duen bitartean. Bedeinkapen ekitaldian, kirolari eta zuzendaritzako kideez gain, Arrantzale Kofradiako ordezkariak eta udal hautetsiak izan dira.
Bedeinkapenaren ostean, Hermandadera bideratu dira bertaratutako guztiak, eta ondoren, senidetasun bazkaria egin dute Alameda jatetxean. Aurtengo ekitaldian, gainera, Maria Asun Quiñones Realeko jokalaria amabitxi izendatu dute. Manex Aldai arraunlariak bestalde, Hondarribia Arraun Elkartearen urrezko intsignia jaso du bazkalondoan.
HITZA bedeinkapenaren aurreko ibilbidean izan da. Hona bertan bildutako irudiak: