Zirkulua itxi da: Julen Aginagalde, Bidasoara
Julen Aginagalde uztailaren 1ean izango da Bidasoa eskubaloi taldeko jokalari. Aurreakordioa lortu dute jokalariak eta klubak.
Julen Aginagalde etxera itzuliko da uztailaren 1ean. Bidasoa Kirol Elkarteak jakinarazi du, Julen Aginagalde (Irun, 1982) eskubaloi jokalariarekin aurreakordioa lortu duela, beraz, 2020ko uztailaren 1etik aurrera Bidasoko jokalari izango dela. Poloniako Kielce taldean eman ditu azken urteak.
Bidasoko harrobiko jokalariak, ibilbide profesionala Ademar Leonen, Ciudad Realen, Atletico de Madrilen eta KS Kielce taldeetan egin du. Azken talde honekin, 2015/2016 sasoian Velux Txapeldunen Liga irabazi zuen. Poloniako sei liga eta kopa irabazi ditu aldi berean Kielcen.
Bestalde, Ciudad Real taldearekin Asobal Liga eta Kopa, Espainiako Superkopa, eta Kluben Munduko Txapelketa irabazitakoa da; Atletico de Madrilekin, berriz, bi Espainiako Kopa, Espainiako Superkopa, eta Kluben Munduko Txapelketa irabazitakoa da. Ademar Leonekin ere lortu ditu tituluak: Asobal Kopa bat irabazi zuen.
Norbanako sariei dagokienez, Asobal Ligako jokalari onena bezala izendatu zuten 2010, 2012 eta 2013 urteetan; Munduko eta Txapeldunen, Ligako pibote onena izan da 2013an eta aurten, eta Europako pibote onena 2014 eta 2016 urteetan. Londresko Olinpiar Jokoetan ere (2012) pibote onena izan zen.
Espainiako selekzioarekin 181 partida jokatu ditu. 2013an munduko txapeldun izan zen, eta 2018an Europakoa.