Euskaraz aritzeko bildu dira gaur goizean Gaztedromoan
Neguko Jardunaldien barruan antolatutako hamaika ekitaldiren artean, gazteen txanda izan da gaur goizean.
Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuak antolatutako Neguko Jardunaldiek ez dute etenik. Oraingoan, gazteen txanda izan da. Kasino Zaharrean egin dute Gaztedromoa gaurkoan, eta herriko ikastetxeetako laugarren ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako –DBH– ikasleak izan dira bertan.