Txiste grafikoen eta Bordari zein Satarka lehiaketen sari banaketak atzeratu dituzte
Euskarazko txisteen sari banaketa abenduaren 14ean egingo dutela jakinarazi du udalak, eta Bordari eta Satarkarena, bestalde, abenduaren 28an.
Hilaren 30ean, larunbatarekin, egitekoa zen Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketaren sari banaketa, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokaren ondoren, Bordari eta Satarka literatur txapelketarena. Hala eta guztiz ere, Hondarribiko Udalaren Euskara departamentuak jakitera eman duenez, bi banaketak atzeratu behar izan ditu, lehena abenduaren 14ra eta bigarrena, 28ra. Ordutegia konfirmatzeke dagoen arren, zabaldutako informazioaren arabera, Kultur Etxeko Areto Nagusian egingo dituzte biak.