Lannahi programaren bigarren txandarako dena prest
Langabezia egoera dauden herritarrek euskara doan ikasteko beste aukera bat izango dute. Urtarrilaren 7an hasiko duten ikastaroan.
Irungo Udaleko Euskara arloak jakinarazi berri duenez, abian jarriko dute Lannahi programaren bigarren txanda. Langabezia egoera dauden herritarrei bideratutako programa da; euskara doan ikasteko aukera emango diete. Ikastaroa urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 18an bukatuko dute.
Izen emateak abenduaren 2tik 10era bitarte egin daitezke, HAZ bulegoan, 8:00etatik 22:00etara. Eskariaz gain, mailaketa porba egin beharko dute ikasle berriek. Hori egiteko, 943 50 52 73 telefono zenbakira deitu beharko da.
Parte hartzeko baldintzak, ondorengoak: Lanbiden lan eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta langabezian egon edo lanean egonda ere jardunak jardunaldiaren %50a ez gainditzea.