Hobetze lanak egiten ari dira Mendeluko bidegorrian
Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, bidegorrira sartzeko espaloia egokitu du udalak.
Mendeluko bidegorrian sartzeko espaloiaren altuera murrizteko lanean ari da Hondarribiko Udala, gaur jakinarazi duenez. Erabiltzaileen «segurtasuna» bermatzea eta «irisgarritasuna» hobetzea izan da lanen helburu nagusiena Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziaren arabera.
Ildo horretan, datorren asteetan Zezen plazan eta Nestor Basterretxea kalean zenbait hobekuntza burutzeko lanean hasiko direla iragarri du Carrionek. Azkenik, lanen aurrekontua 4.200 eurokoa izan dela zehaztu du.