Lau eta zazpi urte arteko umeentzako ipuin kontaketa izango da gaur arratsaldean
Lupe Lekuona ipuin kontalariak txikien imajinazioa aktibatzeko saioa eskainiko du 18:00etatik aurrera, liburutegian.
Ipuin kontaketa antolatu dute gaur arratsalderako Hondarribiko Udal liburutegian, 18:00etan abiatuta. Lau eta zazpi urte arteko haurrei zuzenduta dago saioa, eta Lupe Lekuona kontalariak gidatuko du. 40 leku daude denera eta sartzea libre izango da.