Dagoeneko 200dik gora lagunek eman dute izena seigarren Gabonetako Krosean
Gabonei ongi etorria korrika emango diete beste urte batez Irunen. Izan ere, seigarren Gabonetako Krosa antolatu du Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) datorren abenduaren 14rako.
Gabonei ongi etorria korrika emango diete beste urte batez Irunen. Izan ere, seigarren Gabonetako Krosa antolatu du Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) datorren abenduaren 14rako.
Gaurko agerraldian jakinarazi dutenez, ibilbidea iazko berbera izango da. Kolon pasealekutik irtengo dira lasterkariak, bost kilometro zeharkatu ostean, Luis Marianon amaitzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, dagoeneko 200dik gora lagunek eman dute izena.
Era berean, etxeko txikienek ere arratsalde dibertigarri bat pasatzeko aukera izango dute. Beste urte batez, txikien krosa antolatu dute (1 urtetik 13 urte bitarteko haurrentzako).
Helduen lasterketa 16:45an irtengo da; haurrena aldiz, 15:30ean. Dortsalen prezioa (helduena soilik), honakoa: abenduaren 1era bitarte 9,95 euro; abenduaren 2tik aurrera 13. Izen emateak, lotura honetan, Leire Sport dendan Papykop dendan edota BATeko bulegoetan egin daitezke.
Solidarioa izango da
Gabonetako Krosak kutsu solidarioa izango du aurten ere. Saldutako dortsal bakoitzeko euro bat parkinsonaren aurkako ASPARGI elkarteak jasoko du.