Astelehenean, pentsiodunak berriz ere kalera
Txingudiko Pentsiodunen Elkarteak elkarretaratzeak egingo ditu berriz ere astelehenean Hondarribian eta Irunen. 12:00etan dira biak.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak jakinarazi du, astelehenean (abenduak 2) berriz ere kalera aterako direla pentsio publiko duinen alde egitera, bai Hondarribian zein Irunen. 12:00etan izango dira bi herrietako elkarretaratzeak, Irungoa San Juan plazan, Hondarribikoa Kasino Zaharrean.
Bi elkarretaratzeak amaitzean, abenduaren 12an Gasteizko Legebiltzarrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko izena emateko mahaiak jarriko dituzte, nahi duenak izena eman dezan. Bertan egoterik ez dutenek, izena telefono dei bat eginez emateko aukera dago: hondarribiarrek 667 757 942ra dei dezakete, eta irundarrek 659 047 459ra.