Bildutako irudi sortarekin bideoa osatu du Emeki elkarteak
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, bideoa argitara eman du emakumeen elkarteak.
Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna medio, erronka luzatu zien Emeki elkarteak Hondarribiko ikastetxeei. Puntu more erraldoia osatzea eta argazki bat ateratzea zen proposamena. Irudi horiekin eta atzoko mobilizazioan bildutakoekin indarkeria matxista salatzeko bideoa osatu du taldeak.