Itsasoaren hitzak jorratuko dituzte 'Moby Dick' zikloaren hurrengo hitzorduan
'Itsasoaren hitzak: musika eta literatura' izenburuko solasaldia eskainiko dute Maite Ocak eta Edorta Jimenezek ostegunean, liburutegian.
Herman Melvillen jaiotzaren 200. urteurrenaren harira antolatutako hurrengo hitzorduaren berri eman dute gaur Hondarribiko Udal Liburutegiko arduradunek. Itsasoaren hitzak: musika eta literatura izenpeko hizketaldia izango da Moby Dick zikloaren agendan finkatutako hurrengo hitzordua. Azaroaren 28rako. ostegunarekin, luzatu dute deialdia Zuloaga Etxean, 19:00etan abiatuta.
Maite Oca musika adituak eta Edorta Jimenez idazleak izango dira solasaldiaren gidariak; Leire Canok bere aldetik moderatzaile lanak egingo ditu. Sarrera librea da.