Michelin Gidaren Bib Gourmand zerrendan sartu da Zeria jatetxea
Espainiako estatuko eta Portugalgo Michelin Gidaren izarrak ezagutzera eman ditu gaur konpainiak; Zeriari egindako errekonozimenduaz gain, Alameda jatetxeak izarra mantentzea lortu du.
Michelin Gidak 2020. urteko Espainiako estatuko eta Portugalgo Michelin Izarren zein Bib Gourmand jatetxeen zerrenda kaleratu berri ditu gaurkoan, eta Hondarribiko bi establezimenduk lortu dute bertan egoteko aitortza. Batetik, Gorka Txapartegik gidatutako Alameda jatetxeak 2020. urterako Michelin Izarra mantentzea lortu du, eta bestetik, Zeria jatetxeak Bib Gourmand zerrendaren parte izatera igaro da.
Bib Gourmand zerrendak establezimenduek eskainitako jakien kalitate altua eta neurrizko prezioa saritzen ditu. Harreman horrek listara sartzea ahalbidetu dio jatetxe hondarribiarrari. Hala, orain arte egindako lanari errekonozimendua izan dela onartu dute Zeriako arduradunek sare sozialetan: «Eskerrik asko sukaldean egiten dugun lana eta ahalegina aitortzeagatik. Eskerrik asko gure lan taldeari eta zuei guztioi gugan konfiantza izateagatik».