Hossain Kaanache eta Leire Lopez, azkarrenak Irun Hiria Krosean
Ia 700 lasterkari euriari, hotzari eta lokatzari aurre egiteko gai izan ziren igandean, 51. Irun Hiria Krosean.
Beste urte batez, Bidasoa Atletiko Taldeari (BAT) esker, Txingudi Ikastola running munduaren zalez bete da. Euriari, hotzari eta lokatzari aurre egiteko gai izan ziren ia 700 lasterkari igandean (hilak 17), LI. Irun Hiria Krosean. Orotara, 684 lasterkarik hartu zuten parte; 162 federatuk eta 522 ikaslek zehazki.
Gizonezkoen kategorian azkarrena Hossain Kaanache Amghiraf (25’09”) izan da. Haren atzetik, eta segundo oso gutxira, Martin Amilibia Aranburu (25’31”) eta Anartz Artola Arin (25’46”) sailkatu dira. Emakumezkoetan ordea, Leire Lopez Dambolenea (21’50”) izan da garaile. Bigarren postuan Uxue Ibañez Alda (22’05”) sailkatu da eta brontzezko domina Lourdez Oyarzabal Etxeberriak (22’52”) eskuratu du.