Barrez leherrarazteko erakusketa ikusgai jarri dute Arma plazan
Euskarazko Txiste Grafikoen Lehiaketan parte hartutako umorezko lan guztiak erakusketa batean bildu ditu Euskara zerbitzuak.
Neguko Jardunaldien barruan antolatutako Euskal Txiste Grafikoen erakusketa ikusgai jarri du dagoeneko Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuak. Hilaren 30era arte bisita daiteke izen bereko lehiaketan parte hartutako umorezko lanekin osatutako erakusketa, Arma Plaza Kultur eta Informazio gunearen bigarren solairuan. Ordutegia astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara bitartean da; igande eta jaiegunetan aldiz, soilik goizeko ordutegian zabaltzen dute gunea, 10:00etatik 14:00etara zehazki. Erakusketa bukatutzat ematearekin batera, hilaren 30ean banatuko dituzte lehiaketaren sari nagusiak.