Balearen murala tailerra egingo dute asteartean liburutegian
Adin guztiei irekia da jarduera, eta herritar orok margolari bat duenez bere baitan, hondarribiar guztiak parte hartzera animatu dituzte.
Moby Dick zikloaren hurrengo hitzorduaren berri eman du gaurkoan Hondarribiko Udal Liburutegiak: Balearen murala. Margotzeko tailerra antolatu dute astearterako, hilak 19, liburutegian, 17:30ean abiatuta. Maite Caballero (Ereiten KZ) ilustratzailea ariko da dinamizatzaile lanetan eta liburutegian dagoen balea koloreztatzea izango da helburua. Herritar orok margolari bat duela bere barruan gogoratu dute liburutegiko arduradunek eta beraz, adin guztientzako egokitzat jo dute jarduera. Arropa margoarekin zikindu daitekeela ohartarazi dute.