Jabier Muguruza irundarraren 'Geltokiak izarretara' disko-liburua, kalean
Bernardo Atxagarekin batera, hamabost euskal kanturen bertsioak egin ditu irundarrak, euskal musikaren ondarea "nostalgiarik gabe, baina maitasunez" aldarrikatzeko.
Jabier Muguruza musikari irundarra bueltan da. Oraingoan, Bernardo Atxagarekin batera Geltokiak izarretara disko-liburua osatu berri du. Hababost euskal kanturen bertsioak egin ditu irundarrak, euskal musikaren ondarea “nostalgiarik gabe, baina maitasunez” aldarrikatzeko. Lana, Mara Mara argitaletxeak ekoitzi du.
Hamabost kanta horiek, 1980ko hamarkadatik 200ko hamarkada bitartekoak dira, Muguruza gehien hunkitu duen abesti sorta da; horien artean, Mikel Laboa, Xabier Lete edo Iñaki Eizmendiren bertsioak aurki daitezke. Hala, jazz estiloaren aldeko apustua egin dute bertsioak sortzeko; melodia lasaiak, gitarra eta pianoa dira nagusi.
Bernardo Atxagak idatzi du disko-liburuko testua. Horrez gain, hamaseigarren abestian Atxaga bera ere entzun daiteke testua irakurtzen. Bikoteak azaldu duenez, kantu bakoitza ilustrazio batekin lagundu dute.
Iñigo Muguruza gogoan
Anai Iñigo Muguruzari omenaldi txiki bat egin nahi izan dio diskoan. Diskoaren lehenengo orrialdean honako esaldia ageri da: “Iñigo Muguruza in memorian. Paradisu zineman ikusiko gara, maitia”. Horrekin batera, Fermin eta Iñigo anaien Hemen izango bazina kanta ere sartu dute diskoan.
Ez da elkarrekin egiten duten lehen disko-liburua. 2016an kaleratu zuen bikoteak Harrien hiztegia disko-liburua, ume eta gazteei begirakoa.