Arraun elkarteko urteurrenaren hurrengo hitzordua, 'Ciaboga'
Iñaki Piñedok ekoiztutako ikus-entzunezkoaren proiekzioa antolatu du Hondarribia Arraun Elkarteak iganderako.
50. urteurrenaren ospakizunen harira, Ciaboga ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du Hondarribia Arraun Elkarteak. Iganderako finkatu dute arraunlari taldekoek hitzordua Itsas Etxea Auditoriumean, 18:30ean abiatuta. Sarrerak debalde diren arren, aldez aurretik Itsas Etxeko leihatilan bertan jasotzea ezinbestekoa dela jakitera eman dute. Dokumentala gazteleraz da.
Ciaboga film dokumentala Bizkaiko Golkoko traineruen historia azaltzen du, Euskal Herritik Galiziarainoko kostaldea zeharkatuz. Arraunean aditua den Angel Obregonen laguntza eta gidaritza lanari esker, diziplina honetako munduko 30 bat lagunen testigantzen bitartez osatuta dago ikus-entzunezkoa.
Piñedok ekoiztutako ikus-entzunezkoen artean daude, besteak beste: El Hombre que murió dos veces (2003), Marea, los efectos del Prestige en Cantabria (2004), La Escuela Fusilada (2006) eta Los Otros Guernicas (2011).