Bihartik aurrera Irungo Maratoi Erdian izena eman daiteke
2020ko otsailaren 16an (igandea da) izan arren, hirugarren Irungo Maratoi Erdia motorrak berotzen hasi da dagoeneko.
2020ko otsailaren 16an (igandea da) izan arren, hirugarren Irungo Maratoi Erdia motorrak berotzen hasi da dagoeneko. Bidasoa Atletiko Taldeko kideek bihar (hilak 13) izen emate epea zabalduko dutela jakinarazi berri dute; lotura honen bitartez egin daiteke. Bestalde, BATen bulegoan, Leire Sport dendan edota Papycop dendan ere apuntatzeko aukera izango da.
Azken bi edizioetan bezalaxe, Maratoi Erdiaz gain, 10 kilometroko lasterketa ere zeharkatzeko aukera izango dute lasterkariek. 9:45an irtengo dira Kolon pasealeku ingurutik.
Izen emateen prezioa, honakoa da: lehen 200entzat 15 euro (10K proba 10 euro); urtarrilaren 15era bitarte 20 euro (10K proba 14 euro); urtarrilaren 16tik otsailaren 10era bitarte 24 euro (10K proba 14 euro); azken orduko izen ematea 28 euro (1oK proba 16).
Iaz bezala, lasterketa berotzeko azoka berezia egingo dute larunbatean Palmera Montero Gunean. Bertan, running-aren munduarekin lotutako produktu ugari erosgai izango dira.