[Galeria] 33.379 lasterkarik Irun bereganatu dute
Urtero bezala, Behobia-Donostia lasterketak txiki utzi du hiria. Ikusi HITZAk Irunen bildutako ia 300 argazkiak.
Heldu da running zaleen urteko egunik kuttunenetakoa. 55. Behobia-Donostia lasterketak milaka eta milaka lasterkari bildu ditu gaur; beste urte batez, Irungo kaleak bereganatu dituzte. Irungo Behobia auzotik 33.379 lasterkari abiatu dira, bakoitza bere erritmora, baina guztiek helburu berberarekin: Donostiako Bulebarrera heltzea.
Bideko zenbait zatitan izan da HITZA. Hona, Irunen bildutako ia 300 argazkiak: