[Galeria] Giro ezin hobean igaro da Behobia-Donostia Gaintxurizketatik
Behobia-Donostia 2019ko ekitaldian parte hartutako milaka lagunek lasterketako aldaparik gogorrena igo dute Donostiara bidean. Goizak bertan utzitako hainbat irudi bildu HITZAk.

Beste urte batez egin dute Behobia-Donostia, eta ehun urtean antolatutako 55. urtea bete du dagoeneko lasterketak. Gaintxurizketa da Behobia eta Donostia artean desnibelik handiena duen zatia, eta eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, ziztu bizian igo dute milaka lasterkarik Gaintxurizketa Gainarako bidea. Ehunka irudi bildu ditu HITZAk bertan.



















































































































































































































































































































































































































































































































