Hemeretzigarren FICAB jaialdia, motorrak berotzen
Irundik mugitu gabe, planetaren historia, arkeologia eta zinema ezagutzeko aukera eskainiko du beste urte batez jaialdiak. Hilaren 18an hasiko dute.
Aurtengo FICAB-ek, Bidasoko Zinema Arkeologikoko Nazioarteko Jaialdiak, badu data. Datorren hilaren 18tik 23ta bitarte egingo dute, hemeretzigarrenez. Irundik mugitu gabe, planetaren historia, arkeologia eta zinema ezagutzeko aukera eskainiko du beste urte batez jaialdiak.
Gaur aurkeztu dute aurtengo egitaraua, FICABen zuzendari Aizpega Goenagak, Orona Fundazioko Iñigo Marquetek, Aquariumeko ordezkari Xabier Lasagak eta epaileen presidente Mikel Olaziregik. Aurtengo ediziorako, Oiasso Erromatar Museoak 24 lan aukeratu ditu, jasotako 53tik. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “kalitate handikoak dira guztiak”. Hala, hilaren 18an (19:00etan) emango diote hasiera jaialdiari. Klausura ekitaldia aldiz, larunbatean izango da (hilak 23), 18:30ean.
Agertoki nagusia Amaia Kultur Zentroa izango da, baina Donostiako Aquiariumean ere zenbait proiekzio egingo dituzte. Sariak, ondorengoak izango dira:
- Jaialdiko Sari Nagusia: 2.000 euro.
- Ikusleen Sari Berezia: 1.000 euro.
- Orona Fundazioko Saria: 750 euro.
- Arkeolan saria: diru saririk gabe.
Parte hartuko duten lan guztien berri izan nahi dutenek, webgune honetan aukera dute.