Gabonetan, haurrentzat teknologia tailerrak Hondarribian
Abenduaren 26 eta 27an, nahiz urtarrilaren 2 eta 3an izango dira. Horietan izena emateko epea astelehenetik dago zabalik, hilaren 23ra arte.
Ekintzailetza sortzailea eta espiritu ekintzailea bultzatzeko asmoz, seigarrenez antolatu ditu Hondarribiko Udalak TEK izeneko haurrentzako tailer teknologikoak: 8-11 adin tartekoentzat dira. Abenduaren 26, eta 27an, nahiz urtarrilaren 2 eta 3an izango dira, goizez, 09:30etik 13:30era, Itsas Etxean. Tailer bakoitzean 24 haurrentzako tokia dago, eta izena emateko epea astelehenean hasi eta hilaren 23an itxiko da. Maria Serrano Gazteria zinegotziak eman ditu tailerren gaineko zehaztapenak.
Izen emateak Gazteen Zerbitzuan egin behar dira, Javier Ugarte kalean dago. Bestela ere, Hondarribiko Udalaren webgunearen bitartez apunta daiteke. Plazak 24 dira tailerreko; izena emandakoen kopuruak hori gaindituko balu, zozketa bidez esleituko lirateke plazak.
Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren barruan daude tailerrak, Bidasoak Bizirik-ekin lankidetzan.
Tailerren xehetasunak
8-9 adin tartekoentzat, Detektibeak eta lapurrak izeneko tailerra antolatu dute. Bideogintza sistema bat diseinatzen erakutsiko zaie bertan partaideei, tresnak eraikiz eta horiek programatuz. Ibilgailu robotikoekin ihesaldi gisako jolasak egingo dituzte, eta lapur eta detektibeen gaineko bideo jokoa egiteko aukera izango dute.
10-11 adin tartekoek, ostera, Robotika txapelketa izeneko tailerra egingo dute. Robotak diseinatzeko estrategiak garatuko dituzte, lantaldean, partaideek,. Azkenik, entsegu-akats prozesua abiatuko dute sortutakoak hobetzeko. Tailerraren azken egunean lehiaketa antzekoa egingo dute. Lego Mindstorm EV3 plataforma teknologikoa erabiliko dute.