Ikasturteko bigarren bertso gaua, gaur, Kabigorrin
Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia hendaiarrekin batera, Oihana Bartra bilbotarra eta Julen Zulaika zarauztarra ariko dira.
Bertsozaleek zita garrantzitsua dute gaur (hilak 7) Irunen. Izan ere, Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunearen egitasmoz, ikasturteko bigarren bertso gaua egingo dute Kabigorrin. 19:30ean hasiko dute saioa.
Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia hendaiarrekin batera, Oihana Bartra bilbotarra eta Julen Zulaika zarauztarra ariko dira. Saioaren gidaritza Oinatz Mitxelena irundarrak hartuko dute, eta bertso jarriak Iker Altuna hendaiarraren aldetik helduko dira.
Beti bezala, saioaren ostean afaltzeko aukera izango da Kabigorrin.