Mugikortasun plana jendaurrean aurkeztuko du udalak
Aho batez onartutako ekintza planaren gaineko xehetasunak ekitaldi publiko baten bidez ezagutzera eman nahi ditu tokiko gobernuak.
Hondarribiak iragan astetik du Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Ituna. Aho batez onartu zuen udalbatzak proposamena iragan astean, eta hori osatzeko abiatutako parte hartze prozesua balioan jarri zuten udal talde guztiek. Orain, ekintza plan horren xehetasunak eta nondik norakoak ezagutzera emateko unea iritsi da eta bilera deitu du udalak horretarako, bihar, udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. Herritar, eragile, elkarte eta oro har, parte hartu nahi duen edonori luzatu dio bileran parte hartzeko gonbita.