Orduko 112,9 kilometroko haize boladak neurtu dituzte Higerren
Haizetearengatik ezarritako alerta egoera bertan behera utzi du dagoeneko Euskalmetek; itsasaldean hala ere, abisu horia aktibatuta jarraitzen du.
Olatuengatik eta haize ufadengatik ezarritako alerta laranjak ez zuen aparteko kalterik eragin atzo Hondarribian. Orduko 112,9 kilometroko haize bolada neurtu zuen Euskalmetek Higerreko neurgailuan, eta 132,7koa Jaizkibelekoan. Zuhaitz baten erortzea eta hainbat adarren hegaldia eragin zuen haizeteak Butroi pasealekuan, baina momentura arte ez dute kalte gehiagoren berri eman. Euskalmetek jakinarazi duenez, amaitu da haizearengatik ezarritako abisu horia, nahiz eta itsasaldean aktibatuta jarraitzen duen. Bihar euriagatik ere ezarriko dute alerta.