Claudia Behobide eta Josu Urrestarazu garaile Beñat Elzon
Claudia Behobide hondarribiarra emakumeetan eta Josu Urrestarazu gizonetan izan dira gaur seigarren Beñat Elzo mendiko lasterketaren irabazleak.
Claudia Behobide etxean, eta Josu Urrestarazu idiazabaldarra izan dira garaile gaur goizean egin den VI. Beñat Elzo Mendiko Lasterketan. Orotara 175 korrikalarik bukatu dute lasterketa. Mendiko lehia 11:00etan hasi da, baina aurretik eta ondoren ere izan da zertaz gozatu: lehenago mendi martxa egin dute, eta ondoren familien lasterketa. Aurten ere, elkartasun helburua izan du lasterketak.
Behobide hondarribiarrak irabazi bai, baina begi bat atzean zuela gurutzatu du kirol kaiko helmuga, bigarren izan den korrikalaria bost segundo atzerago sartu delako. Urrestarazuk alde handiagoarekin gurutzatu du bukaerako arkua, garaipenaz gehiago gozatzeko aukera izan du. Gizonetan, hirugarren izan da Jon Lorenzo hondarribiarra.
Jarraian, goizeko hainbat argazki eta podium nagusiak. Astelehenean, hamarnaka argazkiko galeria zabalduko du webgune honetan HITZAk.
Emakumeen podiuma
- Claudia Behobide (Hondarribia) 51.17
- Maite Beregaña (Uharte Arakil) 51.22
- Irati Larrañaga (Usurbil) 51.40
Emakumeen sailkapen osoa ikusteko, klikatu hemen.
Gizonen podiuma
- Josu Urrestarazu (Idiazabal) 43.25
- Igor Amantegi (Urnieta) 43.52
- Jon Lorenzo (Hondarribia) 44.03
Gizonen sailkapen osoa ikusteko, klikatu hemen.