Bizinema Bang Bang egitasmoa datorren urteari begira jarri da
Datorren azaroaren 9an (larunbata da), aurtengo hirugarren saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. 'Los Goonies' eta 'Tiburon' filmak proiektatuko dituzte.
Irungo Udaleko Kulturaren egitasmoz, datorren azaroaren 9an (larunbata da), Bizinema Bang Bang programaren aurtengo hirugarren saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Los Goonies eta Tiburon filmak proiektatuko dituzte.
Era berean, datorren urteari begira jarri dira dagoeneko. Hala, azaroko saioan herritarren iradokizunak jasotzeko asmoa du udalak, denboraldi berria definitzen hasteko. Horretarako, fitxa bana jasoko dute bertaratutakoek.
Azaroko saioa 17:30ean hasiko dute. Ohitura den bezalaxe, pizza dastatzeko aukera izango da atsedenean, eta berritasun bezala, edaria ere barra-barra izango da. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, webgune honetan, 5,35 euroan. Amaian ere egunean berean erosteko aukera izango dela jakinarazi du kultura sailak.