Arraun elkarteko ordezkaritza Madrilen izan da gaur goizean
50 urte hauetan arraunaren inguruan egindako lana errekonozitzeaz gain, azken bi urtetako Kontxa irabazi izanagatik omenaldia jaso dute arraun elkartekoek.
Hondarribia Arraun Elkarteko ordezkaritza zabala izan da gaur goizean Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak egindako harrera ekitaldian. Lehen traineruko arraunlari ugari, zuzendaritzako kideak eta denen buru den Joxemi Elduaien bertan izan dira Maria Jose Rienda organoaren presidentearekin batera Samaranch aretoan egindako ekitaldian.
50 urtez elkarteak arrauna sustatzearen alde egindako lana omendu nahi izan du kontseiluak harrera ekitaldiaren bitartez; baita azkeneko bi Kontxak irabazteagatik errekonozimendua egin ere. Hori horrela, opariak trukatu ondoren, zenbait argazki atera eta ekitaldiari amaiera eman diote.
Go Fit babesleak hainbat jarduera antolatu ditu egun osoan zehar Madrilen. Bihar eguerdian Hondarribira itzultzea aurreikusi dute.